Komedia eta drama bi generoak batu ditu zuzendariak Melinda and Melinda filmean.Protagonista berbera (Radha Mitchell)duen bi istorio paralelo tartekatzen ditu Allenek, beste behin, gizonen eta emakuneen arteko harremanak ardatz dituen filma egiteko. Istorio bat komikoa da; bestea dramatikoa. Baina biak oinarri tragikoen gainean eraiki ditu. Izan ere, “bizita tragikoa edota oso tragikoa" dela dio.
“Nik ez dut nire filmeen artean antzekotasunik ikusten" esan du, baina onartu du film guztien atzean pertsona bera, “mentalitate bera” dagoela nabari daitekeela.
Allenek oraindik ere istorio asko ditu kontatzeko. “Oso ideia onak ditut. Hil aurretik guztiak egitea nahiko nuke”, azpimarratu du.
Donostiako Zinemaldia
Woody Allen: "bizitza une komikodun tragedia bat da"
Bizitza tragedia bat dela iritzi dio Woody Allenek, une komiko batzuek dituen tragedia. Horren adibidea AEBetako presidente George W.Bush dela esan du, eta Bush berriz ere "aukeratua irteten bada, automatikoki, tragedia bat da” gaineratu du. 'Melinda and Melinda' filmaren estreinaldia eta gero eskainitako prentsaurrekoan gustora agertu da Donostia Saria jasoko duelako, "Espainiako publikoa" berarekin oso "adeitsua" izan delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu