XII. mendeko bitxia

2011ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Izenburua: Codex Calixtinus.

Egilea: Calixto II.a Aita Santuaren omenez jarri zioten izena liburuari; halere, ez zuen hark idatzi. Aymerico Picaud jotzen dute egiletzat aditu askok. XII. mendean idatzitakoa da. Dena den, liburuak atal ugari dituenez, testu asko elizarekin lotura zuten idazleek egindakoak izan daitezke.

Egitura: Bost liburuz eta bi eranskinez osatuta dago; guztiek helburu bera dute: Santiago apostolua goratzea. Pergaminozko 225 orrialde ditu, zenbaki erromatarrez zenbatuak.Latinez idatzitakoa da jatorrizkoa.

Edukia: Sermoiak, Santiago apostoluak egindako mirariak, Donejakue bideko pasadizoak eta erromesentzako gida biltzen ditu. Testuarekin batera, ilustrazio ugari ditu.

Balioa: Donejakue bidearen inguruan informazioa lortzeko iturri garrantzitsua da, baita antzinakoena ere. Balio historiko, bibliografiko, literario eta musikal handia izateaz gain, haren balio ekonomikoa neurtezina da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.