XVI. eta XIX. mendetako euskara batuari buruz hitz egingo dute Atarrabian

Gaur amaituko da 'Nafarroaren konkista eta europar erreforma' kongresua, hiru eguneko jardunaren ondoren

Erredakzioa
Atarrabia
2012ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Atarrabian, Nafarroaren konkista eta europar erreforma nazioarteko biltzarra antolatu dute. Hiru eguneko jardunaren ondoren, gaur amaituko da biltzarra, eta sormenaren eta hizkuntzaren inguruko hitzaldiak eskainiko dituzte. Xabier Mina Nafarroako Ikerketa Historikoen Elkarteak eta Atarrabiako udalak antolatu dute biltzarra.

Gaurko jarduna garai kulturalaren ingurukoa izango da. Aurelia Arkotxa-Scarcia Linguage Vasconum Primitiae-ri buruz ariko da. Charles Bidegain, Pello Guerra Viscaret eta Philippe Lartiguek ere hizkuntzaren inguruko solasaldia eskainiko dute. Ondoren, Josu Lavinek eta Manuel Ercillak XVI. mendetik XIX. mendera arteko euskara batuaren inguruan ariko dira. Fernando Serranoren hitzaldiaren ondoren, biltzarra amaituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.