Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa jokatu da arratsaldean zehar, eta zehaztu da zein izango diren zortzi finalistak: Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Jone Uria, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Fredi Paia eta Xabat Galletebeitia. Arkaitz Estiballesek, Jone eta Imanol Uriak, Ibon Ajuriagojeaskoak, Garikoitz Sarriugartek eta Oihana Bartrak kantatu dute Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroko frontoian. Estiballesek irabazi du, eta Uria eta Bartrak ere eskuratu dute finalerako txartela. Hau izan da sailkapena: Estiballesek, 499,5; Uriak, 496; Bartrak, 478,5; Ajuriagojeaskoak, 450,5; Uriak, 438,5; eta Sarriugartek, 431. Puntuaketetan izan den aldea nabaritu da saioan ere. Frontoia bete egin da azken finalaurrekoa jarraitzeko.
Finala abenduaren 20an jokatuko da Bilboko Miribillan.