Hilberria. Harry Harrison

Zientzia fikzioa ironiaz egiten

Igor Susaeta.
2012ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Harry Harrisonek (Connecticut, AEB, 1925-Irlanda, 2012) bazekien zer esaten ari zen 1966an Make Room! Make Room! zientzia fikziozko eleberria idatzi zuenean —gero, 1973an, zinema eraman zuten, Soylent Green izenburupean—. Tokia egiteko eskatzen ari zen, alegia, idazle estatubatuarra. Munduko gainjendeztatzeari buruzko istorioak asmatu zituen nobela horretan, ukitu ironikoaren. Eta ia 50 urte geroago, arrazoia eman beharko zaio. Hil egin dela jakinarazi dute haren obrari eskainitako webgunean. 87 urte zituen.

Nobela horretako ironiari eutsi zion bere ibilbidean. Miresle andana zuen munduan zehar horregatik. Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, AEBetako armadako artilleriako irakasle eta mekanikari gisa, eta Mexikon, Ingalaterran, Irlandan, Danimarkan eta Italian bizi izan zen. Esperantoa ikasi zuen, eta bere zientzia fikziozko nobela batzuetako pasarteetan erabili.

The Stainless Steel Rat-eko (1961) Slippery Jim diGriz antiheroia da haren pertsonaiarik ezagunenetakoa, eta nobela horrekin hamar aleko sail bat hasi zuen. Horretako azkenekoa, haren azkeneko liburua ere izan zen, 2010ean kaleratu zuen, eta The Stainless Steel Rat Returns izena jarri zion. Bill, The Galactic Hero-rekin (1965) eta Deathworld-ekin ere (1960) osatu zituen sailak. Jarraitzaileek zera idatzi zioten hari eskainitako webgunean: «Gure bihotzetara heldu ziren zure abentura barregarriak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.