Zinebi jaialdia gaur amaituko da, sari banaketarekin

Horacio Etxebarrieta enpresariari buruzko filma aurkeztu dute Jose Antonio Herguetak eta Olivier Van der Zeekek

Horacio Etxebarrieta, Abd el-Krim Rifeko borrokalari antikolonialistarekin. Z / BERRIA.
Bilbo
2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Sari banaketarekin amaituko da Zinebi jaialdiaren aurtengo ekitaldia, gaur arratsean, eta Giuliana Cavani (78 urte) ez da izango bertan. Cavaniri, haren lan ibilbidearen aitorpen gisa, Ohorezko Mikeldi saria emango dio Zinebik, baina zinemagile italiarrak ezin izango du Bilbon jaso saria. Lesio arin bat dauka oinean, eta medikuek bidaia luzerik ez egitea gomendatu diote. Nolanahi ere, 20:00etan Arriaga antzokian egingo den sariak banatzeko ekitaldian presente egongo da bideo baten bitartez, saria eman diotenei eskerrak emateko. Cavaniren hainbat film eman situzte egunotan Guggenheim museoan: Il portiere di notte (1974), Ripley's game (2002) etaFrancesco (1989).

Enpresari baten abenturak

Atzoko egunari dagokionez, Jose Antonio Herguetak eta Olivier Van der Zeek zinemagileek El último magnate film dokumentalaren aurkeztu zuten Guggenheim museoko auditoriumean. Filmak Horacio Etxebarrieta XX. mendearen hasierako enpresari bizkaitarraren istorioa kontatzen du. Neguriko burgesiako kidea zen Etxebarrieta, hainbat meategi eta ontziolaren jabe, eta espioitza eta azpijoko politikoak uztartu zituzten gertakizunen protagonista ere izan zen, amets bat betetzeko asmotan: garai hartako urpekorik onena egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.