Zinema. Estreinaldiak. Beste film batzuk

2012ko ekainaren 20a
00:00
Entzun

'Elles'

Zuzendaria: Malgorzata Szumowska. Aktoreak: Juliette Binoche, Anais Demoustier, Joanna Kulig, Krystyna Janda. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2012. Iraupena: 96 minutu.

Juliette Binoche aktoreak gustuko du zuzendari berriekin lan egitea, eta, kasu honetan, hala egitea erabaki zuen Malgorata Szumowskaren gidoia irakurri zuenean. Hura da Frantziako film honek duen amu nagusia. Anne, Parisko kazetari bat, ikasle prostituzioa ikertzen hasiko da. Alicia eta Charlotte gazteak elkarrizketatuko ditu, eta modu horretan jakingo du ezkutuko lanbideaz harago oso bizimodu normala dutela, azterketak gainditzen saiatzen direla eta etxeko fakturak ordaintzen dituztela. Haien egunerokoan sakontzen duen neurrian, orduan eta hunkituago sentituko da Anne.

'La suerte en tus manos'

Zuzendaria: Daniel Burman. Aktoreak: Jorge Drexler, Valeria Bertucelli, Norma Aleandro, Luis Brandoni, Gabriel Schultz, Silvina Bosco. Herrialdea: Argentina.Urtea: 2012. Iraupena: 110 minutu.

Iragan hamarkadako pelikulek —El abrazo partido eta Derecho de familia, besteak beste— oso harrera ona izan zuten, eta, horiei esker, Daniel Burman Woody Allen argentinarra izendatuzuten. Azkenaldi honetan, baina, haren lanek ez dute horrenbesteko suerterik izan, eta nahiko oharkabean pasatu dira. Film berri honetarako, Jorge Drexler musikari ezaguna fitxatu du Burmanek. Urielena egiten du, finantza arloan lan egiten duen poker online jokalariarena. Ez da oso kontent bere bizimoduarekin, eta, horretan dela, Gloria ezagutuko du, Espainiatik ailegatu berri den gazte bat.

'Tengo ganas de ti'

Zuzendaria: Fernando Gonzalez Molina. Aktoreak: Mario Casas,Maria Valverde, Clara Lago, Nerea Camacho, Diego Martin, Marina Salas,Andrea Duro. Herrialdea: Espainia.Urtea: 2012. Iraupena: 105 minutu.

Harrigarri samarra bada ere, Espainian azken urteotan izan den filmik arrakastatsuenetakoa Tres metros sobre el cielo izan da. Telebistako aktore gazte ezagunez josia dago filma, eta halako fenomeno bat gertatu zen gazte espainiarren artean. Horiek horrela, logikoa zirudien bigarren parteari heltzea. Berriro ere, Federico Mocciaren eleberri batean oinarritu da Fernando Gonzalez Molina zuzendaria, eta aurreko aktore taldearekin lan egin du. Gin Hacheren neska-lagun berria da, baina gazteak ezin du bere aurreko neska-laguna ahaztu. Hortaz, nahitaez maitasun hiruki bat sortuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.