Zinema. Estreinaldiak. Beste film batzuk

2012ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun

'The Double'

Zuzendaria: Michael Brandt. Aktoreak: Richard Gere, Topher Grace, Odette Yustman eta Stephen Moyer. Herrialdea: AEB. Urtea: 2011. Iraupena: 98 minutu.

Ez ditu kritika onegiak jaso The Double filmak AEBetan. Euskal Herrian La sombra de la traición izenarekin pantailaratuko da Michael Brandtek zuzendu eta Richard Gere famatu beteranoa protagonista duen filma. Espia errusiar batek senatari estatubatuar bat hilko du Washingtonen. CIAko agente erretiratu batek (Richard Gere) FBIko agente gazte batekin (Topher Grace) lan egin beharko du hiltzailea harrapatzeko. Thriller aspergarritzat jo dute kritika gehienek, eta filmari egotzi diote ia tentsiorik ez izatea, bai trailerrean eta bai izenburuan ere gertatuko denari buruzko aztarna gehiegi ematea. Tarte arin bat pasatu nahi dutenentzat soilik.

'Un heureux événement'

Zuzendaria: Remi Bezançon. Aktoreak: Louise Bourgoin, Pio Marmai, Josiane Balasko eta Gabrielle Lazure. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2011. Iraupena: 107 minutu.

Eliette Abeccassis idazleak idatzitako nobelan oinarriturik dago Remi Bezançom zuzendariak eta Vanessa Portalek elkarrekin idatzitako gidoia. Umerik ez duen bikote batek haurra izatean jasaten duen eraldaketa kontatzen du istorioak. Eguneroko bizimodua infernu txiki bat bihurtuko zaie guraso izan ondotik. «Umorez, zoriontasunaren xalotasunaz eta guraso gazte izateak dakartzan zailtasunez hitz egiten du filmak», egilearen beraren hitzetan. Ma vie en l'air (2005) eta Le Premier Jour du reste de ta vie (2008)dira Bezançonek orain artean egindako beste bi film luzeak. Laugarrena ere abian du dagoeneko, eta Zarafa izango du izenburu.

'Hijos de las nubes'

Zuzendaria: Alvaro Longoria. Aktoreak: Javier Bardem. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2012. Iraupena: 80 minutu.

Mendebaldeko Sahararenegoeratik abiatuta, Afrikako Iparraldearen egoera politikoa eta mendebaldeko potentzien erantzukizuna aztertzen duHijos de las nubes, la ultima colonia(Hodeien seme-alabak, azken kolonia) Alvaro Longoriaren lehen film dokumentalak. Mendebaldeko potentziek eta, bereziki, Ingalaterrak eta Frantziak, interes praktiko eta ekonomikoetan oinarritutako kanpo politikaren bidez eremuan sortutako egonkortasun eza eta bortizkeria agerian uzten du lanak. Nazioarteko diplomaziaren inguruko bidaia egiten du Javier Bardem aktoreak, eta azalean uzten du saharar herriaren egungo egoera hango aktibisten eta nazioarteko adituen testigantzak jasota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.