Zinema eta poesia uztartuko ditu Bilbaopoesia jaialdiak
Pasolini, Cocteau eta Aramaioren lanak gogoratuko dituzte urriaren 15etik 23ra, Bilboko Bidebarrietan
Poesia eta zinema uztartu eta bien arteko loturak aztertuko dituzte Bilbaopoesia literatur jaialdian, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Urriaren 15etik 23ra bitarte izango da. Pier Paolo Pasolini, Jean Cocteau eta Aitzol Aramaio zinemagileen lana gogoratuko dute, besteak beste. Hizlarien artean, Antonio Gamoneda, Juan Barja, Kirmen Uribe, Jose Fernandez de la Sota eta Unai Elorriaga izango dira. Horretaz gain, Galatea taldeak Bilbaopoesia ikuskizuna emango du, eta Iñaki Salvadorrek eta Ainara Ortegakkontzertua osatuko dute zinemako abestiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu