Koji Wakamatsu zinema zuzendari japoniarra auto istripu batean zendu da, 76 urte zituela. Eduki biolento, erotiko eta politiko handiko lanak egiteagatik zen ezaguna Wakamatsu.
Filmografia luzea utzi du atzean japoniarrak. 1963an debutatu zuen zineman, Amai Wana (Tranpa eztia) helduentzako filmarekin, telesailetako zuzendaritza laguntzaile lanetan urteak eman ondoren.
Haren filmetako erotismoa eta biolentzia, kritika politikoarekin uztartu izan du, eta horri esker, Japoniako ezkerreko ikasle mugimenduaren onarpena lortu zuen Wakamatsuk.
2008an, Asiako film onenaren Urrezko Hartza irabazi zuen Berlinalen, United Red Army obrari esker. Aurten Veneziako jaialdian parte hartu du, Sennen no yuraku lanarekin.
Hilberria. Koji Wakamatsu
Zinema zuzendari gatazkatsua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu