Zinema zuzendariek izan dute aurten Donostiako Aste Nagusiari hasiera ematearen ardura, zehazki, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Pablo Malok eta Ione Hernandezek. Arratsaldeko zazpiak pasatxo zirela kantatu dute Artillero ezaguna, eta ondoren, Luis Mokoroak jaurtitako kainoikadarekin hasi da aurtengo Aste Nagusia. Borja Kobeaga zinema zuzendariak ere parte hartu behar zuen ekitaldian, baina Madrilen aireportuan harrapatuta geratu da, overbooking-agatik. Jose Mari Goenagarekin telefonoz hitzegin du, eta "penaz" dagoela adierazi dio.
Aldarrikapenak ere izan du lekua Donostiako Aste Nagusiaren hasiera ekitaldian. Izan ere, lehen lerroetan zeuden hainbat lagunek Egia auzoko Porrontxo jaien aldeko oihuak egin dituzte, festa horien aldarrikapen ikur bihurtu diren txantxetako sudur handiak jantzita.
Nolanahi ere, hasi da Aste Nagusia. 19:30etatik aurrera Salbea zen egiteko Koruko Andre Mariaren elizan. Udalak 327 ekitaldi antolatu ditu, eta piratek ere egitarau oparoa prestatu dute. Gainera, aurten piraten egitaraua ere bere egin du Udalak, eta Aste Nagusiaren egitarau orokorrean sartu.
Donostian ohikoa denez, aurten ere ez dira sufestak faltako, eta haiek ikusi osteko izozkiak ere ez du hutsegingo.
Jaiak
Zinemagileek eman diote hasiera Donostiako Aste Nagusiari
Jon Garaño, Jose Mari Goenaga, Pablo Malo eta Ione Hernandez zinema zuzendariek kantatu dute =iArtillero=i. Borja Kobeaga ere ekitaldian parte hartzekoa zen, baina iritsi ezinda geratu da Madrilen, =i overbooking=i-agatik. Nolanahi ere, festa hasi da: 300 ekitalditik gora izango dira astebetez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu