Zinemaren aldeko antzarak

Xabier Iñarrairaegi eta Karlos Erize zinemagileek irabazi dute Lekeitioko Bilerako Urrezko Antzara

Erredakzioa
BILBO
2005eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Xabier Iñarrairaegi eta Karlos Erize izan dira aurten Lekeitioko Zinema eta Bideo Bileraren garaile nagusiak: profesional arloko sormen eta dokumental sailean irabazi dute, Denbora ez da distantzia eta Ni ere bai lanekin, hurrenez hurren, eta, gainera, Denbora ez da distantzia-ri jaialdiko film onenaren Urrezko Antzara eman diote.

Profesional arloko argumentu saileko bi sariak eman gabe geratu dira. Amateurren arloan, Joseba Uberuagaren Benimairu, Iraia Agirreren eta Jon Berezibarren Kabana eta Raul Martin Soleraren Gabeziak nagusitu dira, sormen, dokumental eta argumentu ataletan, hurrenez hurren. Epaimahaia Jose Portelak, Josu Rekaldek, Begoña Atinek eta Augusto Zubiagak osatu dute.

Jaialdiak publikoaren aldetik izan duen harrerarekin oso pozik agertu dira antolatzaileak: «Egunero izan dugu aretoa beteta, eta kalean jarri ditugun hiru pantailetan hainbat lagun begira. Parte-hartzaileak ere oso pozik gelditu dira, esan digutenez, beren lanek izan duten harrerarekin».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.