Zinema. Estreinaldiak. Fantasien gatibu

Zinemaren aurkako gurutzada

Beñat Eizagirre Indo.
2011ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Zinema industria gisa Frantzian sortu zen, Pathe eta Gaumont enpresei esker, eta Lehen Mundu Gerrara arte, Mendebaldean nagusi izan ziren. Gerraren ostean, ordea, Hollywoodeko ametsen fabrikak aurrea hartu zien, eta geroztik, mundu osoko biztanleen imajinarioa giltzapean eduki du. Estatu Batuen botere ekonomiko eta politikoaren erakusleiho paregabea izan da ordutik. Horregatik, zinema klasikoa manikeista kontsideratzen dute askok, eta ez diote aukerarik eman nahi izan. Ikuslea gehiegi bideratzen du, eta inori ez zaio gustatzen inozo bat bezala tratatua izatea. Gainera, badirudi beti istorio berbera errepikatu besterik ez dutela egiten. Western generoa, esaterako, amerikarren konkista nahiarekin erlazionatzen dute askok. 1967. urtera arte iraun zuen Hays kodea da manikeismo horren erantzulea. Ekoizleei mozkinak lortzea interesatzen zitzaizkien, eta erailketak, adulterioa, sexua eta halako gaiek publikoaren interesa pizten zutela bazekiten. Hollywood Sodoma eta Gomorra modernoa zela zioten kristauek, eta zinemaren edukia kontrolatzea beharrezkotzat jotzen zuten. Abortua eta ezkontzaz kanpoko sexu harremanak gai gatazkatsuak ziren, eta horiek pantailan jorratzea onartezina zela uste zuten moralaren monopolioa zutenek. National Legion of Decency elkarte katolikoak atsegin ez zituen pelikulei boikota egiteko ardura hartu zuen, eta industriako arduradunek presioei men egin behar izan zieten. Hollywood juduen erresuma kontsideratzen zuten; herrialdeko morala suntsitzen eta gazteak galbidera eramaten ari ziren. Haysekin elkarlanen aritu zirenen artean Joseph Breen antisemita zegoen, eta, haren ustez, zentsura kodeak ez zuen ezertarako balio Hollywood juduen eskuetan baitzegoen. Haren ustez, zaborra besterik ez ziren. Aita Santuaren ordezkari zenak ere eztabaidan parte hartu zuen, eta azkenik, zentsura kodea 34an ezarri zen. Errealitateari bizkarra eman behar izan zioten zinemagileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.