Donostiako 63. Zinemaldia

Zortzi film aurkeztuko dituzte Zinemaldiko Zinemira sailean

Donostiko Zinemaldiak Euskal Herrian ekoitzitako filmekin osatu ohi du Zinemira saila. Ekitaldi honetan, nazioarteko lau estreinaldi eta aurten ekoitzitako beste lau lanekin osatu dute atala.

Zinemira jaialdiaren aurkezpena. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
Ihintza Elustondo
2015eko abuztuaren 25a
09:40
Entzun

Nazioarteko estreinaldiak honako hauek izango dira: Euskal Zinemaren Galan emango duten Un otoño sin Berlín (Lara Izagirre), Gure sor lekuaren bila (Josu Martinez), Jai alai blues (Gorka Bilbao Ramos) eta Walls / Harresiak (Pablo Iraburu Allegue eta Migueltxo Molina Ayestaran). Aldiz, aurten ekoitzi dituzte beste film hauek: District Zero (Jorge Fernandez Mayoral, Pablo Tosco eta Pablo Iraburu Allegue), #Jazzaldia50 (Carlos Rodriguez), Pos eso (Sam Orti Marti) eta Sanctuaire / Sanctuary (Olivier Masset- Depasse). Bideoa: ‘Gure sorlekuaren bila’ dokumentalaren traillerra.

[youtube]https://youtu.be/hzr998ocE3c[/youtube]

Nazioarteko lau estreinaldi horiek Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazteko aukera izango dute, eta baita Zinemaldiko beste sailetako filmek ere, gutxienez %20 Euskal Herrian ekoitziak izan baitira. 20.000 euro eskuratuko ditu film hauen artean irabazten duenak: Amama (Asier Altuna, Sail Ofiziala), Gure sor lekuaren bila (Josu Martinez, Zinemira), Jai alai blues (Gorka Bilbao Ramos, Zinemira), Un otoño sin Berlín (Lara Izagirre, Zinemira), Pikadero (Ben Sharrock, Zuzendari Berriak), Psiconautas (Alberto Vazquez eta Pedro Rivero, Zabaltegi) eta Walls / Harresiak (Pablo Iraburu Allegue eta Migueltxo Molina Ayestaran, Zinemira).

Kimuak

Zinemira sailean Kimuak 2015 egitasmoko zazpi film labur ere aukeratu dituzte: 5 segundos (David Gonzalez Rudiez), Duellum (Tucker Davila Wood), Foxes (Mikel Gurrea), I Said I Would Never Talk About Politics (Aitor Oñederra), Lost Village (George Todria), Luz a la deriva (Iñigo Salaberria) eta A Revenge Story (Lander Camarero).

Zinemira Saria Karmele Soler makillatzaile donostirarrak jasoko du, irailaren 22an, Viktoria Eugenia antzokian. Ibilbide luzea egina du zinemaren munduan Solerrek, eta titulu ugari jasoak. 2012. urtean Goya sari bat eskuratu zuen Pedro Almodovarren La piel que habito filmean egindako lanagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.