Zubereratik euskara batura, Euskal Herria alderik alde ibiliz
Bosgarren nobela eskaini dio Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi detektibeari —denak Susarekin kaleratutakoak—. Zubereraz idatzi zuen lehendabizikoa, eta batuan, «ia», azkena. Aurrenekoa, 1994koa, Bakean utzi arte, Zuberoan kokatu zuen. Aitona bat bilatu beharra zeukan orduan, eta Joana Garralda laguna izan zuen laguntzaile. Hurrengo biak 1996an kaleratu zituen: Bizi nizano munduan, eta Amorezko pena baño. Aurrenekoan, Nafarroa Behereko herri batean galdutako emakume heldu baten atzetik ibili zen. Hurrengoaren kokapena iguala da ia, baina mutil gazte batek izandako istripu baten karietara gertatutakoak argitu beharko ditu. Eta Jalgi hadi plazara (2007) Bilbon abiatzen da, baina road movie baten moduan,Euskal Herri osoa zeharkatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu