Maskarada egitea erabaki du Zuberoako Ikasle Ohiak elkarteak. Toki askotatik etorritako gazteak bilduko dira, eta bost herritan eskaini nahi dute ikuskizuna. Orain arte, Basabürüan eta Pettarran herriek baiezkoa eman diete. Apirilaren 1ean hasiko dira, eta igandero egingo dituzte emanaldiak.
Aurten ez zuten maskaradarik egiteko asmorik. Hasiera batean, Gamere-Zihigak antolatu behar zuen jaialdia, baina herrian gertatutako ezbehar baten ondorioz, bertan behera utzi zuten.
Zuberoako ikastoletako ikasle ohiek maskarada eskainiko dute
Ezbehar baten ondorioz jaialdia bertan behera gelditu zen, baina azkenean apirileko igandeetan egingo dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu