Otsailaren 11 da aurten Ostegun Gizena eta hortik aurrera hasiko dira leku gehienetan Inauterietako festak. Baina Nafarroako zenbait lekutan goiztiarrago ibiltzen dira beti, eta urtarrilaren azkenean egiten dituzte maiz Inauteriak.
Hala, Leitzan urtarrilaren 23tik 26ra egin zituzten festa horiek. Sunbilla eta Ituren eta Zubietaren txanda iristen da gero. Ituren eta Zubietan festa giro bizi-bizian murgilduta daude dagoeneko. Gaur zubietarren bisita jasotzen dute Iturenen, hango joaldunak buru direla. Bihar, berriz, alderantziz egingo dute, iturendarrak joango dira Zubietara. Nolanahi ere, batean zein bestean, umore ona eta mozorro barregarri eta irudimentsuak izaten dira nagusi.
Inauteria
Zubietako joaldunak gaur Iturenen
Bihar, berriz, iturendarren bisita jasoko dute Zubietan, eta Inauteri giroan murgilduko dira bi herriak. Otsailaren bigarren astetik aurrera egingo dira Inauteriak leku gehienetan, baina ohi bezala, Nafarroako zenbait lekutan aurrea hartuta dabiltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu