"Sorkuntzazko dokumental" edo "dokumental faltsu" bezala ezagutzen den generoaren barruan kokatu du Zuloak musikari eta zinemagileak. Eider Rodriguez idazlearekin eta haren ahizpa Arraterekin eraiki zuen "konspirazioa" Muguruzak, eta, ideia buruan, taldekideak batuz joan zen. Nolanahi ere, proiektura jendea batuz joan zen heinean, fikzioa errealitatearekin ere uztartu zela nabarmendu du Muguruzak, eta, horrenbetez, filmean dokumentalaren filmaketaren egia ere azaltzen dela gaineratu du.
Filma Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute gaur (00:00), eta urriaren 5etik aurrera ikusi ahalko da zinema areto komertzialetan. Hasieran Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Madrilen eta Bartzelonan ikusi ahal izango da Zuloak.