Dantzaz, kantuaz eta musikaz gain, bada laugarren lengoaia bat ikuskizunean: irudiena. Argiekin batera, agertokiaren atzealdean, pantaila batean azalduko diren forma bereziek emango diote kolorea eszenaratzeari. Eñaut Muñoa ariko da irudiak sortzen, zuzenean, alboan izango dituen askotariko materialen bidez.
Hondarra, lurra, ura, tintak, hostoak, esnea... Koloreak eta formak osatzen doa Muñoa gai horiekin guztiekin, ikuskizunerako propio sortu duen tresna berezi batekin. Kutxa edo mahai baten moduko egitura da. Bertan, materialekin jolasten du, hondarrean irudiak marrazten, tintak nahasten... Argiekin eta kamera txiki batekin jokatuz, atzeko pantailan ikusten dira sorkuntzak, etengabe aldatuz doazenak. Lehen aldiz darabil «esperimentu» hori, eta beharren arabera sortu dutela dio; kamera jartzeko euskarria, transparentziak ahalbidetzeko kristala... «Irudiak aukeratzeko eta tresna sortzeko prozesua, biak batera joan dira».
«Irudiak sortzeko lehen inpresioa abestiak iradokitzen didana izaten da», azaldu du Muñoak. «Irudi horiek musikarekin eta erritmoarekin uztartzea» da bere egitekoa ikuskizunean.
Zuzenean landutako irudiek osatuko dute laugarren lengoaia
Ura, esnea, hostoak eta tinta baliatuta, agertoki atzealdean formak eta koloreak sortzen ariko da Eñaut Muñoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu