Zygmunt Bauman izango da egitarauko buru

Filosofoa modernitate likidoaren kontzeptuaz eta mendebaldeko kultur paradigmaren eboluzioaz arituko da

Bilbo
2012ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Larunbatean, uztailaren 7anizango dira Mundua aldatzeko ideiak jardunaldietako hitzaldi nagusiak. Zygmunt Bauman pentsalari poloniarra eta Amy Goodman kazetari estatubatuarra izango dira egitarauko buru. Pentsalari bien «maila» dela eta, hitzaldietako formatua aldatuko dutela azaldu dute antolatzaileek. Izan ere, binaka aritu beharrean, banaka arituko dira Bauman eta Goodman. Modernotasun likidoa: kultur paradigmaren aldaketaren aurreikuspen zuzena izan al zen? izeneko hitzaldia emango du filosofo eta soziologo poloniarrak. Goodmanek,berriz, Nola manten daiteke komunikabide independente bat? izenburupean, hedabide independenteen inguruan jardungo du.

Postmodernitate likidoaren filosofoa Modernitate likidoa kontzeptuaz eta azken hamarkadetan mendebaldeko gizarteek izan duten kultura paradigmaren aldaketaz mintzatuko da. Bauman, 50eko hamarkadatik, beste zenbait gairen artean, hauek landu ditu: gizarte klaseak, sozialismoa, holokaustoa, hermeneutika, modernitatea eta postmodernitatea, kontsumismoa, globalizazioa eta pobrezia.

Goodmanek zuzeneko saioa egingo du Bilboko Euskalduna jauregitik. Kazetari estatubatuarra Democrazy now! saioa gidatzen du, eta AEBetako jarrera ezkertiar independentearen ordezkaria da. Los Angeles Times egunkariaren arabera, «ezkerraren frankiziarik gabeko ahotsa». Ikerketa kazetaritza jorratzeagatik oso ezaguna da, eta Timorren eta Nigerian egiten ziren giza eskubideen urraketak azaldu zituen bere erreportajeetan.

Luisa Etxenike idazleak, Alfredo Jaar artista eta arkitektoak, Colin Vaines zinema ekoizleak eta Ignacio Cirac fisikariak osatuko dute egitaraua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.