Kutsidazu bidea Ixabel

Pertsonaiak

Pertsonaia

Juan Martin

Mikel Losada:

Donostiako euskara ikasle prestua. 20 bat urte ditu, eta Euskaltegian ondo moldatzen dela ikusita, “benetako euskara” ikastera Harrialdeko baserri batetara joango da. Han, baina, tutik ez du ulertzen. Baserrian hanka bat jarri ez duen hiritar peto petoa..

Pertsonaia

Ixabel

Ainere Tolosa:

Baserriko neska poxpolina. Betiko tokian betiko jendea ikusteaz aspertzen hasia dena. 22-23 urte ditu, eta Filosofia ikasten ari da Donostian. Aitari gehiegi gustatzen ez zaizkion berritasun guztiek erakartzen dute.

 

Joxe Joakin

Jose Luis Ugartemendia:

Baserriko aita alarguna. Berrikuntzak ez ditu gehiegi maite. Juan Martin ezertarako balio ez duen elbi bat dela uste du. Baserritarren gaineko topiko guztiak daramatza berekin, inoiz gutxi baita handik.

 

Gregori

Iñake Irastorza:

Joxe Joakinen ama. Bihotz oneko amona. Bere semea baino irekiagoa denez, Juan Martinek ez dio molestatzen, barregurea ematen dio. Bihotz oneko amona maitagarria.

 

Bego

Mireia Gabilondo:

Etxeko ahizpa zaharrena da. Amarik ez, eta haren lanak eta ardurak bere gan hartuko dituena. Medikua denez berak ekarriko du dirua etxera. Arduratsua da, oso.

 

Bikiak

Iñaki eta Xabier Zapirain Retegi:

Baserriko semeak. Edatea gustatzen zaienez, gauetan zurrunka egiteko joera dute. Nesketan ez dute arrakasta gehiegi, eta beraz, ordaindu egiten dute sexu zerbitzuengatik. Adarra jo zaleak dira. Bihotz oneko gizonak, azkartasunari gehiegi zor ez diotenak.

 

Koro

Maite Arrese:

Harrialdeko euskaltegiko irakaslea. Bertakoa da, Begoren lagun mina. Ikasleekin maitasun-gorroto harremana dauka. Bere mutil lagunak buruko min asko sortzen dizkio, eta liskar ugari izango dituzte, hura ETAkoa delako.

Pertsonaia

Tomas

Egoitz Lasa:

Kororen mutil laguna. ETAkoa da, eta aldrebes xamarra izaki, ihesean ibiltzea beste erremediorik ez du.

 

Joxe Mari

Carlos Zabala:

Euskaltegiko ikaslea da, ikasteko asko duena. Irungo harakina. Euskaraz aztarren handirik ez du, eta nahi bezela ateratzen ez zaionean, alegia ia beti, maldizioka hasteko joera du. Purua ahoan, beti.

Pertsonaia

Luis Koldo

Asier Hormaza:

Gainerako ikasleei iguina ematen dien euskaltegiko ikasle perfektua. Bere burua besteen aldean goian uste duena.

 

Izaskun

Ana Elordi:

Bere euskara kaskarra aberastera eukaltegira doan euskaldun zaharra. Bizkaitar tabernaria, kultura gehiegi gabekoa. Ligatzeko itxaropenez euskaltegira doan neska..

Pertsonaia

Don Pablo

Joseba Apaolaza:

Euskaraz nahiko ondo moldatzen den ikaslea. Apaiza da, tradizionala. Denbora librean Itun Berria irakurtzen erraz asko entretenituko litzatekeena. Iritzia erabat finkatu dauka. Elizako pentsamenduaren enbaxadore egokia.

Pertsonaia

Miren

Lierni Fresnedo:

Donostiako psikologoa. Elizkoia denez, hango enbaxadoreak gustuko ditu. Horrenbestez, bikotea topatzeko aukera gutxi.

Pertsonaia

Afro

Anjel Alkain:

Indigena. Aita jostunari esker izena irabazitako De-sastre baserriko Afrodisio. Toki batean bai, bestean ere bai, eta hurrengoan ere bai azaltzen den herritar petoa.

Pertsonaia

Peli

Jose Ramon Soroiz:

Harrialdeko apaiz jatorra. Pablo etxean hartuko du. Hura baino zaharrago izanagatik ere, ez da tradizionalagoa. Honek, denbora librean Marca irakurriko luke.

 

Tabernariaren alaba

Aintzane Zigordia:

Herriko tabernako alaba. Herrian nazka-nazka eginda dago, eta handik ihes egiteko modurik azkarrena euskaltegiko kanpotarren batekin ligatzea dela uste du..

 

Ruth

Sara Cortazar:

Prostituta. Herriko putetxean lan egitearen poderioz, herriko jende ugari ezagutzen du..

 

Rous

Patxi Santamaria

 

 

Angel Mari

Pablo Urrizelki

 

Argazkiak

Ikuiluan

Berriak

© 2020 berria.info
Orrialde nagusira joan