Kutsidazu bidea Ixabel

Sinopsia

"Kutsidazu bidea, Ixabel" filmaren kartela

Sukalde kontuak

Ekintza sukaldaritza eskola batean gertatzen da. Hemen ikusiko ditugu negar malkotan gure sei protagonistak (tipula txikitzeagatik, baina) azken kurtsoa amaitzekotan dabiltzan zazpi "etorkizun":

ALBERTO (bolibiar etorkina, bertako indio itxurakoa), “PIRAS” (gazte bizi eta mugitua), IKERNE(herriko neska gazte modernoa, baina osasuntsu itxura duena) , GALDER (gainerakoak baino helduxeagoa ), XALBA (surflaria, taldeko “guapoa”), eta ESTEFANÍA (sukaldaritza batere gogoko ez duen neska gaztea, bere gurasoak jatetxe txiki baten jabe dira, eta haiengandik behartuta dator).

JUANTXO, maisua, gizon handikote eta triperrea da, zalapartari zoroa, eta saiatzen bada ere, luma ezkutatu ezin duena. Alfer koadrila horretan zentzu apur bat jartzen saiatuko da, baina kostatako lana izango da, hain zuzen ere, arazo bat bestearen ondoren etorriko zaizkio “zerutik eroriak” bezala. Sukaldari zakar hau bere ikasleekin gogaituta bizi da, izan ere, hauek asko interes handiagoa dute porroak erretzen ibiltzeari, “sukaldaritza kulturaren” transmisore izaten ikastea baino; eta sukalde zulotik diruan ola atera eta lehen bai lehen nola alde egitea da hauek buruan duten asmo bakarra, JUANTXOren desesperazioa areagotzeko. Zorionez beti izaten da harri bitxiren bat, bai, bat: ALBERTO, etorkina. Eta hain juxtu ere honen ama izango da, alzehimerra duen JUANTXOren ama zaintzeaz arduratzen hasi berri dena. JUANTXOk bere amarekin lotura handia du, eta ez da erraza izango ama ezezagun baten eskutan uztea. Ama gainera izaera biziko emakumea da, eta HILA berriz, ALBERTOren ama, fundamentu exkaxekoa.

Egun “horretan” gainera JUANTXOk ezin du luzaroago jasan sukaldean dagoen kiratsa. Norbaitek janaria nonahi usteltzen utzi du, eta ezin da eraman. Garbiketa sakona egin behar da. Ikasleen protestak alferrikakoak izango dira.

Azkenean, PIRASek, usainaren arrastoa jarraituz, sabaitik datorrela asmatuko du....

Argazkiak

Ikuiluan

Berriak

© 2020 berria.info
Orrialde nagusira joan