Publikazio data: 2021-12-07

Web garatzailea

Erref.: 21-GA

Andoain

BERRIA egunkari multimediak behar dituen web garapeneko lanetan ariko da pertsona hori, garatzaile gisa, hainbat proiektu aurrera eramateko beharrezkoa den web produktuen diseinuaz eta exekuzioaz arduratuz, garatzaile taldearen barruan. Talde lanerako eta diziplinarteko lankidetzarako gaitasuna duen pertsona baten bila gabiltza.

Bidali eskaera

Lanpostuaren ezaugarriak

Eskatzen da:

  • Esperientzia web garapenean. Batez ere HTML5, CSS3, PHP eta Javascript.
  • PHPn eskarmentua: zehazki, Symfony, Laravel, Zend eta halako framework-en ezagutza baloratuko da.
  • MySQL datu baseen kudeaketan trebetasuna.
  • Responsive web garapenean eskarmentua.
  • Weberako diseinuan eta maketazioan esperientzia.
  • Web irisgarritasun eta erabilgarritasun printzipioen ezagutza.
  • SASS eta LESS lengoaien ezagutza baloratuko da.
  • Datuen bisualizaziorako liburutegien ezagutza baloratuko da: Leaflet, DataMaps, Flourish, HighCharts...
  • Hedabideekin lotutako web garapenaren inguruko esperientzia bereziki baloratuko da.
  • Talde lanerako eta diziplinarteko lankidetzarako gaitasuna beharrezkoa da.
  • Euskara maila ona (gutxienez EGA maila).

Eskaintzen da:

  • Berehala lanean hastea.
  • Lanaldi osoko iraupen luzeko kontratua.
  • Lantokia Andoainen.

Interesa duenak bidal dezala curriculuma 2021eko otsailaren 8a baino lehen, 21-GA erreferentzia zehaztuz, helbide honetara: gizabaliabideak@berriataldea.eus

Bidali eskaera