Publikazio data: 2021-12-07

Erredakzioko idazkaria

Erref.: 21-ID

Andoain

BERRIA egunkariak erredakzioko idazkari eta lantaldearen administrari lanpostua bete behar du. Pertsona antolatu eta ekimendun bat bilatzen dugu, taldean lan egiten dakiena eta pertsonekin tratua edukitzeko erraztasuna duena.

Bidali eskaera

Lanpostuaren ezaugarriak

Funtzioak:

  • Erredakzioko lantaldearen kudeaketa eta antolaketa; egutegiak, lan poltsa, kontratuak, langileen intzidentziak.
  • Erredakzioko sail desberdinetako kolaboratzaile sarearen kudeaketa.
  • Erredakzioko praktika eta beken kudeaketa.
  • Idazkaritza lanak; materiala, erosketak, bidaiak, txostenak.

Eskatzen da:

  • Enpresa eta administrazio arloko unibertsitate mailako edo goi mailako lanbide heziketako ikasketak, Idazkaritza ikasketak, edo antzekoak.
  • Administrazio lanen eta giza baliabideen kudeaketari buruzko ezagutza eta esperientzia.
  • Ofimatika programen ezagutza.
  • Euskaraz ondo jakin (gutxienez EGA maila) eta ondo komunikatzea.
  • Euskalgintzan nahiz hedabideetan izandako lan ibilbidea baloratuko da.

Eskaintzen da:

  • Berehala lanean hastea.
  • Lanaldi osoko lan kontratu iraunkorra.
  • Lantokia Andoainen, BERRIAren egoitza nagusian.

Interesa duenak bidal dezala curriculuma 2021eko otsailaren 1a baino lehen, 21-ID erreferentzia zehaztuz, helbide honetara: gizabaliabideak@berriataldea.eus

Bidali eskaera

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.