Publikazio data: 2021-12-07

Sustapenerako eta kanpo harremanetarako teknikaria

Erref.: 21-KH

Andoain

Pertsona hori BERRIAren kanpo harremanez arduratuko da, baita markaren presentziarako estrategiak eta ekintzak diseinatu eta gauzatzeaz ere. Marketin lantaldearen barruan lan egingo du, marketin plan estrategikoan jasotako helburuak lortzera bideratuta. Sormena, ekimena, eta harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna dituen pertsona baten bila gabiltza.

Bidali eskaera

Lanpostuaren ezaugarriak

Eskatzen da:

  • Unibertsitate mailako ikasketak: Komunikazioa eta Marketina, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Administrazio eta Enpresa Zuzendaritza edo antzeko ikasketak.
  • Kanpo harremanen eta sustapen arloen ezagutza; horiek lantzeko plangintza eta kudeaketan esperientzia.
  • Harremanetarako eta ahozko nahiz idatzizko komunikaziorako trebetasuna.
  • Euskara maila ona (gutxienez EGA maila).

Eskaintzen da:

  • Berehala lanean hastea.
  • Lanaldi osoko iraupen luzeko kontratua.
  • Lantokia Andoainen.

Interesa duenak bidal dezala curriculuma 2021eko otsailaren 1a baino lehen, 21-KH erreferentzia zehaztuz, helbide honetara: gizabaliabideak@berriataldea.eus

Bidali eskaera