Publikazio data: 2022-10-02

BANAKETA ARLOKO KOORDINATZAILEA

Erref.: BK-22

Andoain

BERRIAren banaketan koordinazio eta jarraipen lanak egingo dituen pertsona baten bila gabiltza, banaketa intzidentziak kudeatu, banaketa azpiegituraz arduratu eta banatzaileekin harremana bere gain hartuko duena.

Bidali eskaera

Lanpostuaren ezaugarriak

Eskatzen da:

-Enpresa kudeaketa edo administrazio arloko ikasketak, edo baliokidea den ezagutza.

-Bulegoko programa informatikoen ezagutza (kakulu orriak, datu baseak).

-Euskalduna izatea (gutxienez EGA edo baliokidea den euskara maila).

-Harremanetarako eta antolakuntzarako gaitasuna.

Kontuan hartuko da:

-Kudeaketa eta antolaketa lanetan eskarmentua izatea.

-Pertsonen edo lan taldeen koordinazioan esperientzia izatea.

Eskaintzen da:

-Kontratu iraunkorra.

-Egun osoko kontratua.

-Lantokia Andoainen.

Interesa duenak bidali curriculuma, urriaren 3a baino lehen, "BK-22" erreferentzia zehaztuz, helbide honetara: gizabaliabideak@berriataldea.eus

Bidali eskaera