Publikazio data: 2021-12-07

Ikasi zuzentzaile-itzultzaile lanbidea urtebetez BERRIAn!

Erref.: ZU-IT_2021

Andoain

Zuzenketan eta itzulpengintzan trebatzeko lanpostu bat eskaintzen du BERRIAk 2021. urterako.

Bidali eskaera

Lanpostuaren ezaugarriak

Eskaintzen da:

  • Urtebeterako praktiketako lan kontratua (beste urtebetez luzatzeko aukera).
  • BERRIAk Andoainen duen egoitza nagusian lan egitea.
  • BERRIA egunkariko euskara sailean zuzenketa eta itzulpengintzako prestakuntza teoriko-praktikoa jasotzeko eta ibilbide profesionala arlo horretan bideratzeko aukera.

Bete beharreko baldintzak:

  • Zuzenketa eta itzulpengintza arloan lan egiteko oinarrizko ezagutzak.
  • Euskara maila ona.
  • Unibertsitate titulua edo lanbide heziketako titulua.

Kontuan hartuko da:

  • Hizkuntzak jakitea, haietatik euskaratzeko moduan (bereziki gaztelania eta ingelesa).

Deialdira aurkezteko epea 2021-02-01 artekoa izango da. Interesa duenak bidal dezala curriculuma gizabaliabideak@berriataldea.eus helbide elektronikora, ZU-IT_2021 erreferentzia zehaztuta.

Bidali eskaera

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.