Larrepetit

Armairuko gaya

2012ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Hara sekuentzia: igandean, etxe zuritik atera zen notizia;Joe Biden presidenteordeak publikoki defendatu zuen sexu berekoek ezkontzeko duten eskubidea.Adituek diote Obamak gizarteari pultsua hartzeko erabili zuela bere ondorengoa.

Bi egun geroago, Ipar Karolina izan zen informazio iturria: «Ezkontza emakume eta gizonezko baten arteko lotura da», erabaki zuten, eta hori hala dela defendatzen duen 30. estatua bilakatu zen.

Eta, azkenik, presidenteak hitz egin du: «Sexu bereko bikoteek ezkontzeko eskubidea izan beharko lukete», esan du ozen.Jarrerarik aurrerakoienerantz pausoa eman du.Edozein soldaduk homosexuala zela esatea debekatzen zuen «Don't ask, dont tell» legea ezabatzearekin eskua eman dio legegintzaldi honetan kolektibo honi,etaorain bizkarretik heldu.

Mitt Rommeyk, hautagai errepublikanoak, segitutik hartu du kontrako postura: ezkontza gizon eta emakume baten artean ulertzen jarraitzen duela esan du. Bere ibilbide politikoaren hasieran berdintasuna defendatzen zuen, baina iritzia aldatu eta gaur egun kontra dagoela dio.

2008ko hauteskundeetan Barac Obamak irabazi egin zuen Ipar Karolinan. Baina berari babesa emateko dauden askok, erlijio kontuagatik, eta sexu berekoen arteko ezkontzak defendatzeagatik, botoa alda dezakete. Horregatik, orain arte, gisa horretako estatuetan eskubide berdinak defendatu ditu, baina ez du sekula ezkontza eskubidea aipatu.

Hautagaiak alde banatan bezala, gizartearen % 50ak defendatzen du sexu berekoek ezkontzeko duten eskubidea. Kontra, % 48a agertzen da.

Hasi dira boto-emaileei, talde desberdinei, erlijioei keinuka. Es-kubide izan beharko lukeena, ordea, estrategia politiko hutsean gera liteke. Edo promesa galduetan.Akordatzen aurreko kanpainaz?

Armairutik atera dute kanpora gaya. Laster, ondoen nori datorkion ikusteko garaia izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.