Larrepetit

'Beginners'

Castilllo Suarez
2011ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Udan ez naiz zinera joaten kartelera begiratzen dudanean ez dudalako ezer gustukorik aurkitzen. Horregatik, ez zait oharkabean pasatu Beginners pelikularen mustutzea. Pelikularen zuzendariak, Mike Millsek, bere gurasoen historia kontatu nahi izan du, Hal eta Georgiarena, 1955ean ezkondu ziren senar-emazteena. Hal homosexuala zen, baina zoroetxe batean sar ez zezaten uko egin zion bere nortasun sexualari. Georgiak ere bazuen zer ezkutatu. Izan ere, judua zen. Baztertua sentitu zen hamaika aldiz, eta, ezkondu ondoren, bere nortasunaren zati garrantzitsu bat ezkutatu zuen gehiago ez sufritzeko. Hal eta Georgia 50 urte luzez egon ziren ezkonduta, harik eta Georgia hil zen arte.Halek orduan 75 urte zituen, eta bizitza berri bat hastea erabaki zuen, hain zuzen, heriotza gertuen zuenean biriketako minbizi bategatik. Armairutik ateratzea erabaki zuen, eta bera baino askoz gazteagoa zen gizon batekin maitemindu zen. Aita eta semearen arteko harremana estutu egin zen orduan.

Mills pelikularen promozioan ari da buru-belarri, kazetarien galderei erantzuten han eta hemen. Pelikulako maitasun istorioaz galdetu diotenean, testuinguru historikoak gure (maitasun) aukerak erabakitzen dituela esan du; bere gurasoak bakar-bakarrik sentitzen zirelako ezkondu zirela, eta, horregatik, bere familiak antzezpen baten modukoa zela. «Jendeak ezkontzen jarraitzen du normala sentitzeko» da eman duen titularretako bat. Bera ere bakarrik ez sentitzeko ezkondu dela aitortu du. Ezkontzea hautu burgesa, erromantikoa eta tradizionala dela.

Normal sentitzea da gure xedea. Ez nabarmentzea gure hautuengatik. Ez aukeratu besteek aukeratuko ez luketena. Ezkondu egiten gara bakarrik ez sentitzeko eta arrazoi berberarengatik ditugu seme-alabak. Denbora-pasa direlako ezer baino gehiago. Askozerosoagoa da bizitza horrela, bilatu gabe norekin joan oporretan.Pentsatu gabe zein den gure bizitzaren zentzua, inoiz zentzurik izan badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.