Larrepetit

Biluzik

Arantxa Iturbe.
2011ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Ez naizela biluzten leporatu dit. Lehor erantzun diot ez zaidala biluztea gustatzen. Deseroso sentitzen naizela arroparik gabe.Eta ez da gezurra.

Hain garatua eta hain zabaldua dagoen polikiroldegirako adikzioak ez banau inoiz harrapatu hein handi batean (ez ehuneko ehunean) aldagelei esker izan da. Inoren begirada ez erakartzeko saiakera kalkulatuaren erruz denen begietara deigarri gertatzen den horietakoa naiz. Barruko arropa eranzten dudanetik bainujantziak estaltzen nauen bitartekoa denbora errekorrean egiteko ahalaginean atzekoz aurrera jantz dezakeen horietakoa. Bakarren batek «aizu...» esan arte. «Aizu...»rik naturalena ere, aldagelan bada, eraso bezala bizi duen horietakoa. Bainujantzi bustia erantzi eta arropa lehorra soineratzeko presagatik, lehortzea ahaztuta janzteko gauza den horietakoa.

Medikuarengana joateko hitzordua arrazoiz jantzitako aitzakiaz atzeratzen duen horietakoa, medikuak eranzteko aginduko ote didan errezeloz (Biluzte-fobia erabatekoa, jabetuko zaretenez, aitzakiak ere janzteko beharra sentitzea!).

Psikoanalistak segituan aterako lituzke ondorioak: segurtasunik eza, konplexuak, lotsak, autoestimu arazoak?, beldurrak... baina nekez aterako ditu nigandik. Ez naiz inoiz psikoanalistarengana joan. Ez zait biluztea gustatzen, eta ez da gezurra.

Biluztu, erabat, maite dudanaren eta maite nauenaren aurrean bakarrik. Maitasunak estaltzen dituelako biluztasunak agerian uzten dituen akats guziak, berezkoak eta urteen poderioz garatuak, denak. Eta maite dudanaren eta nauenaren aurrean ere oso pixkanaka.

Eznaizela biluzten leporatu dit eta esate hutsarekin biluztu nau.

Eta ez dakit nola saldu striptease integrala baino iradokitzaileaaskoz ere tentagarriagoa izanlitekeela, nahigabe bat-batean biluztu eta larru-gorritan baino jantzita nahiago dudala aitortu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.