Larrepetit

Goazen

Unai Iturriaga.
2011ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Goazen. Bil ditzagun puskak ahalbait arinen, eta goazen. Ez dugu gauza askoren beharrik. Aspaldi da ez garela beti euria ari zuen herria. Egin dezagun ospa Espainiatik, faborez.

Herrialde guztietan toki onak bazirela zioen Iparragirrek, baita jende jatorra ere, nazkagarri mordo batekin batera. Eta bai,gurean ere txakurrak ortozik dabiltza. Ez gara onenak eta, seguru asko, ezta hobeak ere. Baina Espainia deitzen dioten izate amorfo hori… Hor ez dago guretzako lekurik. Eta ez naiz esaten ari bihar egin behar dugunik ospa, gaur baizik. Bihar berandu da.

Gerra eskaintzen bazaie, gerra eskaintzen zaielako, eta, bakea eskaintzen bazaie, bakea eskaintzen zaielako, ezin haien gusturik egin. Ortuzainaren txakurra lakoak zer dira gero! Ez dagoela zereginik horiekin, aixkiriak, hanka jokoari ekitea beste aukerarik ez dagoela.

Nik ez daukat arazorik espainiarrekin.Pertsona errespetatzearen aldekoa naiz, zapaltzen duen lurra edo poltsikoetan dakarrena edozein dela ere. Espaniarekin bai ostera.Eta itxura denez, Espainiak ere bai nirekin eta beste euskal- dun askorekin. Eta kataluni- arrekin, galiziarrekin, sahararrekin…

Sinpleegia dirudi horrela esanda, proposamen infantil samarra aukeran, baina ospa egin behar dugu abantean. Bestela sinetsiko dugu arazoa geure artekoa dela eta hor atzean ez dagoela Espainia deitzen dioten zera hori, bere epaile, polizia, armada, eliza, futbol selekzio, Belen Esteban eta gainerako silikonazko panderetero mediatikoekin. Igo daitezela gura badute adreilu baten gainera eta oihukatu dezatela mundua eurena dela. Gu ez gara han egongo.

Goazen. Ez dugu gauza askoren beharrik. Aspaldi da ez garela beti euria ari zuen herria. Ikasiko dugu Bermioko iguana pil-pilean prestatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.