Josebe Iturrioz.
Larrepetit

Homosexuala!

2012ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Bart, lo egiteko, Stoneren Alejandro Magno filma ikusi nuen. A ze nazka! Ikusia nuen, eta banekien ez nuela gustuko izan bere momentuan. Baina atzo, lasai-lasai etxean ikusten nuen bitartean, izugarrizko astindua sentitu nuen. Tripetatik zetorren haserrea. A ze zorroztasun falta! Gudak, erregeen izenak, Aristotele irakaslea eta horiek guztiak ondo kokatuak. Orain bai, Alexandroren bizitzan erabateko garrantzia duen gai tabu hori, era lotsati eta puritano batez irudikatua. Bai, Alexandro marikoia zen. Ez guk ulertzen dugun zentzu horretan. Beraiena osasuntsuagoa zen; gainera, klasikoa eta ederra zen. Michelangelok pulsio berdinei esker David obra egin zuen. Hori ederra da, eta ez lotsagarria. Alexandroren praktika sexualak hainbeste ezkutatzea zorroztasun falta barkaezin bat da. Barregarri irudikatzen du Alexandro, bere lagunekin, bere maitaleekin. Stonek ezin du onartu soldaduei ipurdia ukitzen zien errege bat, ezin du irudikatu gizonezkoei ezpainetan muxuak ematen zizkien Alexandro Handi bat. Besarkada kastu eta lotsagarrietan galtzen da. Homofobia leku guztietatik dario film horri.

Sexu espresio bakarra heterosexuala da. Alexandrorentzat garrantzi sentimental eta politiko gutxi izan zuen emakume batekin: Roxana. Emakume bat biluzteko zegoen aukera bakarra, noski. Gehien mintzen nauena Bagoas-ena da. Eunukoa eta persiarra, garaiko transexual immigrante bat. Maitaleak izan ziren 11 urte.Batzuen ustez, Alexandro persiar kulturaz maitemindu zen Bagoasi esker. Erdi emakumea zirudien gizon hura ejerzitoaren aurrean muxukatu eta besarkatu egin zuen. Nik 16 urterekin aurkitu nituen eredu bakarrak izan ziren Alexandro eta Bagoas. Eredu ederrak eta erakargarriak. Stonek, film horretan, gure erreferente historikoak ukatzen ditu, gure edertasuna lapurtzen digu. Zurea da bekatua, Stone; ez gurea!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.