Josebe Iturrioz.
Larrepetit

Kalera

2012ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Ez dakit posible den denboran bidaiatzea eta iraganera joatea, baina nik sentsazio hori dut, historian gauzak errepikatzen zaizkit. Egungo egoera ez da guztiz originala; XX. mendean gertatutako gauza asko gogoratzen ditut egungo aldizkariak irakurtzen ditudanean. Alemaniaren gidaritza, krisi ekonomikoa, faszismoaren eta ultraeskuindarren igoera... gerra arteko garaiak etortzen zaizkit burura.

Nire helburua ez da ikaratzea, kontzientziak piztea baizik. Azkenaldi honetan, XX. mendean lortutako eskubide guztiak zalantzan jartzen ari dira. Kapitala inposatzen ari da, eta argudio guztiak elikatzen ditu. Momentu honetan finantza krisiak edozein gauza justifika dezake. Kapitalak eskubideak irabazten ditu, eta guk, berriz, galdu egiten ditugu. Bankiarekin gertatu denak ondo islatu dezake globalki gertatzen ari dena. Espekulazioa asetzen dugu, osasun zerbitzuak hustuz eta hezkuntza murriztuz. Momentu honetan hiesa duten immigrante asko medizinarik gabe gelditu dira, baina Bankiak bere kapital toxikoak salbatu ditu. Gobernuko agintariek, argibideak eman beharrean, futbolaz hitz egiten dute. Esperanza Aguirrek, futbol partida bat aitzakiatzat hartuz, bere faszismo ideologikoa erakutsi zigun: Espainako himnoari txistu egitea Espaina bera irantzea omen da. Aste berean jakin genuen Aguirreren gidaritzapean Madrilgo autonomia erkidegoak ikaragarrizko defizita zuela eta Aguirrek aurreikuspenetan gezurra esan zuela, baina horrek hari bost! Aguirreren argudio berarekin, hau da, Espainia iraintzea, Falangek manifestaziorako deialdia egin zuen estatuaren hiriburuan, eta Espainiako botere judizialak baimendu egin zuen. Bertan, partaideek, beste kontsigna batzuen artean, «beste gerra bat nahi dugu!» oihukatu zuten. Bitartean Otegi, Zabaleta eta besteak kartzelan daude, bake prozesu bat bideratu nahi izan zutelako.

Honen guztiaren aurrean, soilik esan dezaket: etxetik atera, kalea hartu eta antolatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.