Munduak bitan partitua behar du aurrera jarraitzeko, desorekek ematen diote oreka: garaileak eta garaituak, gizonezkoak eta emakumezkoak, zuriak eta beltzak, eta bai, denok dakigu hori ez dela bidezkoa, eta gure kontzientziak baretzeko eta gauzakzeuden bezala iraunarazteko trikimailu bat baino gehiago asmatu izan dugu». Hitzok Eider Rodriguezenak dira, Belen Gopeguiren Tiroa kontzertuaren erdian: eleberrietan politikaz aritzeari buruz lanari egin dion hitzaurrekoak. Hitzaurreauren tesi nagusia da ezker abertzalekoak diren idazleei leporatzen zaiela literatura zio politikoekin egiten dutela, gainontzekoek «benetako» literatura egingo balute bezala, politikaren arrastorik gabe. Galdera interesgarria egiten du Rodriguezek: «Ezkertiar batek literatura egiten duenean, zergatik egiten du literatura politikoa? Pertsonaiak ezkertiarrak direlako ala idazlea ezkertiarra delako? Pertsonaiak ezarritako ordena politiko baten kontrako borrokan ari direlako ala idazlearen izena euskal presoen eskubideen errespetua eskatzen duen agiri bati atxikita argitaratu delako?».
Ez dut oso urrunekoa liburu bat Irratira aurkeztera joan zen idazle gaztea, eta esatariak, grazia egin nahian-edo —elkarrizketatuari ez baitzion inolako graziarik aurkitu— galdetu zion ea Arnaldo Otegik irakurria ote zuen liburua; edo idazle horri buruz blog batean idatzi zutena parodia egin nahian —idazleak bazuen irri egin umorerik ez zuen seinale— ea hurrengo liburuko hitzaurrea Pernando Barrenak egingo ote zion aipatzen zutenean–eta ez zen Barrena Txalaparta editore zen garaian inondik inora–.
Zoritxarrez, ez da literaturan bakarrik geratzen fenomeno hori. Saldo bat teknikari, irakasle, editore, abokatu… eta era guztietako profesional daude gutxietsiak direnak —edo izan direnak, giroa lasatzen den garaietan zigorrak arintzen baitira—ezker abertzalekoak —edo hurbilekoak— izateagatik. Ezagutzen ditut beren buruari debekuak jartzen dizkietenenak ere.
Larrepetit
Oreka eta desoreka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu