Udan Londresen Olinpiar Jokoen karietarat pasatako egun goxoak heldu zaizkit gogorat. Telebista frantses eta espainolen galbahetik pasatu gabe Jokoak zuzenean Londreseko karriketan edo High Parkeko pantaila erraldoiei begira pasatako orenak plazer hutsa izan ziren. Mundu osoko herritarrak elkarrekin benetako olinpiar izpirituan; eta ez hemengo telebistek inposatu diguten frantses eta espainiar kirolarien ikuspegitik prefabrikatutako jokoetan. Bide batez, zoriondu dezadan BERRIAk egin lana, han bizitakoarekin fidela izan baita, Espainiako koloreak defenditzen dituzten euskal kirolarien segimendua egin behar den ala ez eztabaidan sartu gabe.
Asteburuan bururatu dira Londreseko Paralinpiar Jokoak. 2000. urtetik lehen aldiz, adimen urrikoek ere parte hartzeko parada izan dute, bestelako elbarritasunak dituztenen pare.
Oroit gaitezen orain dela hamabi urte Espainiako saskibaloi taldeak iruzur egin zuela, hamabi jokalarietatik hamar ez baitziren adimen urrikoak, eta ondorioz Atenas eta Pekinen mundu osoko adimen urriko kirolariak Paralinpiar Jokorik gabe gelditu zirela espainolengatik.
Ez dut konprenitzen, hala ere, oro har zein garrantzi guti eman zaien Paralinpiar Jokoei kirolari beti lehentasuna ematen dioten telebistetan. Beste jokoen segidan ezarri balituzte agorrileko azken bi asteetan, segur orain baino ikusle gehiago izanen zituztela Paralinpiar Jokoek. Udako beroan hainbat jende halterofiliako lehiaketari begira zuzenean telebistari so egon baziren, edo nehork ezagutzen ez dituen herrien arteko badmingtoneko probei begira, Paralinpiar Jokoetako hainbat diziplinak ikusle gehiago erakarriko zutela dudarik ez.
Adierazgarri da urte osoan baztertzen dituzten emakumezkoen kirol emanaldiek Olinpiar Jokoetan izan duten arrakasta ere. Urte osoan segi baleza...
Larrepetit
Paralinpiar Jokoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu