Anna Akhmatova

Akhmatova, Anna

Maialen Berasategiren hitzaurretik:

Bere abizen itzaltsua poesia kontuekin nahasirik ikusi nahi ez zuen aita baten alabak, Anna Andreievna Gorenkok, atzera begiratu eta birramonarengandik hartu zuen izen artistikoa, poeta izango zela erabaki zuenean. Halaxe era berean, atzera so eginda, Puxkin, Dante, Tolstoi, Shakespeare eta beste idazle klasiko goren batzuk erreferentetzat harturik, ondare hori guztia bere-berezko ahotsez berrituz atera zen plazara Anna Akhmatova, gerora bere gizaldiko poeta errusiarretan gailenetako bat izango zena.

Zenbait adituk akmeismo izeneko mugimendu literarioan sailkatu izan dute, Nikolai Gumilev, Osip Mandelstam eta beste batzuekin batera. Ordura arteko sinbolismoaren kontrakarrean, poesia lurtarragoa egin nahi zuten akmeistek, hitzaren artisautzat jota beren burua, eta Akhmatovak ere hizkera poetiko konkretua eta gardena hautatu zuen. Ohiko samarra den gisan, amodio-desamodioez eta intimotzat jo ohi diren beste gai batzuez idatziz urratu zuen bidea. "Maiteenen arimak izarren argitan. / Ederra da nor galdu ez edukitzea" [...]

Argitaletxea: Susa literatura

Itzultzailea: Josu Landa

Generoa: Poesia

Orri kopurua: 64

Albistea: Lorca eta Akhmatovaren antologia bana Munduko Poesia Kaieretan