Etxe Berdea

Agirrezabala, Andoni

2005eko urriaren 29an gertatutakoa tragikoa izan zen. Hildakoak, tartean. Poliziak herriko bazterrak nahastu zituen. Kasua ere itxi zuen segituan, baina sakon aztertu gabe. Azalekoari eutsi zion, begien bistakoa zirudien horri, eta alde egin zuen.

Ez, ordea, aguazilak. Zorigaiztoko gertaera uneoro zuen ate joka. Susmo txarra hartuta, bere kabuz abiatu zuen ikerketa. Amaitu zuenean, karpeta batean gorde zituen dokumentuak, udaletxeko bere mahaiko kaxoian. Bertan topatu berri dituzu, irakurle, bizilagunen testigantza batzuk, aguazilarenak ere barne. Herriko Etxe Berdean gertatu zena argitu al zuen? Eta zuk, zer egingo duzu informazio horrekin?

«Ez dakit nondik hasi hau idazten. Ez dakit honetan sartzea ideia ona izango ote den, ezta sinetsiko duzun ere. Baina saiatuko naiz. Saiatu behar dut, errezelo txarrak hartzen hasita nago eta...».

Egilea

Andoni Agirrezabala Izagirre. Alegian jaio zen 1998an, eta bertan bizi da. Biologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gaur egun irakasle izateko prestatzen dabil. Unibertsitate garaian, hain zuzen Bilbon igarotako urteetan, hurbildu zen literatur mundura; harrezkero idazten du. Hauxe da argitaratzen duen lehen liburua.

Argitaletxea: Erein

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 144

Albistea: Irakurleak osatzeko puzzlea