BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Borroka armatua Euskadin

Beltza (Emilio Lopez Adan)


Euskaldunek 40 bat urtez eraman borroka armatua ikertzen da liburu honetan, ekintzei lotu metodologiaz. Errepresioak eta talde armatuek eragin dituzten heriotza guztiei, bai eta beste agerpen bortitzei ere, begiratzen zaie banan-banan: zer gertatu zen, zer azalpen eman zuten egileek, garaian zer ihardespenak plazaratu ziren, zer erakutsi duten geroko ikerketek, zer gaineratu berrikitan mintzatu diren lekukoek.


Gertakari horien inguruan aurkezten dira garaiko eztabaida estrategikoak, leku berezia emanez barneko eta ingurukoen ikuspegi kritikoei.


Lehen liburukia Trantsizioraino hedatzen da. Borroka armatuaren hasiera ukitzen du, haren onarpen sozialaren hedadura eta gerrilla-taktiken eragin militarra ikertutik.


Erakundeek, eta bereziki ETAk, errealitatearen irudikapen estrategiko berezia ondu zuten, Estatua makurtzeko gaitasunean finkatua. Borrokaren ondorioak askoz nahasiagoak izan dira. Gurea bezala konpondu gabeko gatazkaren historian ez da oraino kontakizun integratzaile posiblerik. Bai, berriz, liskarraren arrazoiak zein ziren ulertzeko datuak ezagut ditzakegu eta, horrekin, zer agitu zitzaigun barnatzeko gaitasun zerbait erdietsi.


Argitaletxea: Maiatz

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 782

Elkarrizketa: Kritikaren bidea, bidearen kritika

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.