BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Bainua

Ashbé, Jeanne

Elkarrekin hitz egiteko irudiak dira liburu honek proposatu nahi dizkigunak. Eguneroko bizitzako une edo egoera honen inguruko irudiak elkarrekin ikusi eta hortik abiatuta haurra eta helduaren arteko elkarrizketa bat abiatzeko aukera eskaintzea. Haurrak maite du arreta deitzen dion hori bere hatzarekin seinalatzea. Izan ere, liburu ilustratu bat elkarrekin ikusten dugunean, irudi berdinean jar dezakegu begirada, edota desberdin batean. Hala helduarekin hizkuntza truke ludikoak sortzen dira, umea hizkuntzaz jabetzen den bitartean. Eta irakurketa partekatuko une hauek hizkuntzaren eta adimenaren garapena sustatzen dute, elkarrekin momentu atsegin bat pasatzen dugun bidenabar.

Argitaletxea: Ttarttalo

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 16

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.