BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Hili

Alberdi, Uxue / Mesanza, Araiz (il.)

Bizirik gaudelako pentsatzen dugu hiltzeaz Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak sortu duten liburu ilustratuak heriotza du hizpide. “Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara”, horixe da proiektuaren abiapuntuko hausnarketa. Haurrengan pentsatu du Uxuek aurrenetik: “Hilda egotea zer den ulertzen saiatzen da haurra, eta ihes egiten dio zerbaitek”; liburuaren ekarpena, ordea, ez dago haurrei mugatua, heriotzaren inguruko galdera-erantzunak ez direlako inoiz erabakita geratzen.

Argitaletxea: Elkar

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 68

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.