BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Dorotea

Egidazu, Amaia

Natura eta kultura, tradizioa eta traizioa dotore biltzen ditu «Dorotea» albumak: hona hemen amatxi, bakardadean, eguneroko deserotasunen eta eragozpenen aurrean, ausart, konponbide bila.


Testuaren aldetik, paralelismoak, segidak, errimak eskaintzen dizkigu, oihartzuna landuz, josta gaitezen; ilustrazioaren aldetik, bihurrikeria, konplizitate dotorea, iradokizuna eskaintzen digu, iragana oraineratuz eta aldarrikatuz, diberti gaitezen.


Album petoa, oreka betekoa, istorioak eta ilustrazioak aldi berean irakur ditzagun irriz eta irrikaz.

Argitaletxea: Pamiela

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 28

Albistea: Amaia Egidazuren 'Dorotea' albumak irabazi du aurtengo Etxepare saria