BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Go!azen 4. Asteburu bat eskiatzen

Osoro, Jasone / Zubimendi, Alai (il.)

Lagun-taldea berriz elkartzeko irrikitan dago, baina Basakabi eta uda urrun geratzen dira oraindik. Horregatik, asteburu bat eskiatzen pasatzea erabaki dute. Zuri eta Maddi New Jerseyn badaude ere, beste guztiek lo-zakuak prestatu dituzte eta aterpetxe batean hartu dute ostatu. Batzuek primeran eskiatzen dute; beste batzuek, berriz, ideiarik ez. Hala ere, nor bere erara ongi pasatzen saiatuko da. Azkenik, ustekabe batek harrapatuko ditu den-denak, eta eskiaz gain, bestelako abenturak biziko dituzte.

Argitaletxea: Alai

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 110

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.