BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Pitzatuta gaude denok!

Telleria Mujika, Amaia

Joneren ama oso kezkatuta dago ikasturte amaieran alabak mugikorrean jaso dituen mezu eta bazterketagatik. Hurrengo urteari begira zer egin pentsatzen duen bitartean, Mundakan bizi den ahizpari eskatuko dio alaba nerabea etxean har dezan, surf-udalekuetara joateko aitzakian. Bere lehengusina Eurirekin igaroko du Jonek, hortaz, uztaila. Euri Jonek izan nahi lukeen guztia da: polita, jatorra, alaia, nortasun handikoa… Egunak aurrera doazen heinean, ordea, Jone konturatuko da gauzak ez dabiltzala espero bezala, Euri ez dela uste duen bezain indartsua eta ez duela beti defendatuko lehengusina izate hutsagatik…

Argitaletxea: Alberdania

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 132

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.