BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Mesedez itxi atea

Ugalde, Joseba Mikel

Behin aitona "bere txoritxoari" begira zegoela, pentsatzen hasi zen. Bilobaren adin-nagusitasuna oraindik urrun zegoela konturatzean, galdera mutu bat egin zion. Eta etorkizunak zure heldutasunarekin hitz egiteko aukera ukatzen badit? Eta erantzunik izan ez zuenez, egun hartaz amesten eta idazten hasi zen.

Urte batzuk geroago, denboraren taupadak geldotu ziren garai haietan, zirriborro haiek hitzen itsasoan, izurritearen lehen olatuarekin jolasten hasi ziren.

Gaur goizean, egunsenti eder batekin eta laugarren olatuaren gainean, ametsen kostaldean opari idatzi bat hondartzaratu da. Aitona eta bere irribarrea talaiatik begira daude.

Noizbait bilobatxoak izango du aukera, aitonaren bizipenak, maitasuna, familia kontuak, kuriotsitatea, musika, irakurzaletasuna, ohiturak, eta ateraldiak irakurtzeko. Patuak daki idatzirik gabe geratu diren azalpenak entzuteko aukera izango duen ala ez.

Argitaletxea: Joseba Mikel Ugalde (egile editore)

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 96

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.