BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Jakin, 242. zenbakia

Askoren artean

Gure gertuko historiaren protagonistei ahotsa ematen die Jakinek Historia bizia sailarekin. Oraingoan, Pilare Baraiazarra irakasle eta euskaltzalea elkarrizketatu du Miren Rubio Iturria kazetariak, luze eta zabal. «Erraldoi bat jartzen digu begien aurrean, borrokalari nekaezin bat, erresistentziaz harago, eraikitzen eman duena bizitza ia osoa». Hala dio Lorea Agirre Jakineko zuzendariak. «Haien lana dago oraingo lorpenen oinarrian. Baina, agian, bidean, izenak eta gertatuak ezkutuan, jaso gabe geratu diren bezalatsu –edo hain zuzen horregatik–, lorpenena bai baina kontzientziaren transmisioa ez da zuzen iritsi eta sustraitu egungo euskararen errealitatera. Hor hari bat dago, ahopeka, garrantzirik ez balu bezala erdi ezkutuan doana. Bizitza bera eta euskararen bizitza sostengatzen duten emakumeak. Epika ez-epikoen heroi isilduak. Hor, bat, Pilare Baraiazarra».



Bestetik, Alexander Gurrutxaga Muxika EHUko irakasleak Xabier Leteri buruz idatzi du artikulua, Leteren trantsizio garaiko sorkuntza aztertzeko.

Argitaletxea: Jakin

Generoa: Literatur aldizkariak