BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Mamu eratortzeko moduak

Olasagarre, Juanjo

Itziar Ametzaga Guggenheim museoaren parean esnatzen da bat-batean, hesteak sabeletik erortzen zaizkiola. Bera ez da jabetzen, ez daki, baina ETAren bonba baten biktima izan zen duela urte asko. Hilik egon da geroztik, eta orain, erakundea desagertzean, berpiztu egin da ezustean, baina ez da bizidun osoa, mamu bat baizik, soilik bera ahaztu nahi baina ezin dutenei agertzen zaiena: bere nebari, mutil-lagun ohiari, bera hil zuen lehergailua jarri zuen etakideari…

Gatazka politikoaren zauri sendatugabeak dakarzkigu gogora mamu-eleberri honek, hatza zuloan sartzen duenaren lotsagabekeria gordinez, baina artefaktu literario original bezain zaindua landu duenaren arretaz.

Argitaletxea: Elkar

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 180

Albistea: Gatazkaren mamuak

Kritika: Mamua galdekatzeaz

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.