BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Aingeruaren pribilegioak

Redondo, Dolores

70eko hamarkadan gaude Pasaiako badia xumean. Adiskidetasun sendo bat sortu da bost urteko bi neskatoren artean, Pakutxa eta Celeste. Inguruan dituzte beren ibilaldietan arrantzarako kaiak, zamaketariak, hezetasuna eta arrain gazitua. Jolasean eta bihurrikeriatan konplize dabiltzala, ezustean, zoritxarra agertzen zaie, eta gertakari tragiko batek banatzen ditu bi lagunak. Celestek, istorio honetako protagonistak, trauma bat pairatuko du urte luzez, eta ondorio latzak ekarriko dizkio bai berari bai bere inguruko guztiei. Izaera etereo baten mende, bakarrik sentituko da, eta, bien bitartean, borroka paradoxiko bat gauzatuko da bere barrenean, erantzunak aurkitzeko ahalegin desesperatuan. «Milaka kontu aipatu dizkizuet nire eleberrietan, eta beste milioika geratzen zaizkit oraindik aipatzeko; halere, heriotzarekin baketu behar izan nuen beste ezerekin baino lehen, eta horixe egin nuen eleberri honetan, idatzi nuen estreinakoan».

Argitaletxea: Erein

Itzultzailea: Sarriugarte Mochales, Danele

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 320

Kritika: Begirada kritikoz jaioterrira itzultzea

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.