BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Berta Berezi

Zelaieta, Edu / Arnal, Txabi / Fernandez, Alexandre (il.)

Bi nobedade ekarri zituen lehen eskola egunak. Batetik, Garbiñe tutoreak haurdun zegoela iragarri zuen. Bestetik, haren ondoan zegoen ikaskide berria aurkeztu zuen taldearen aurrean —Ondoan dudan neska honek Berta izena du, eta gurekin egongo da hemendik aurrera. Ongi etorri gure taldera, Berta! Zerbait esan nahiko zenuke beste guztiok zu ezagutzen hasteko-edo? —Egunkarietan eta telebistan nire jaiotzaren berri eman zuten, oraindik ere amaren tripan nengoela, komunikazio sistema berri bat asmatu nuelako. —Komunikazio sistema berri bat? —Bai, Morse Kodea. Morse kodea asmatzen, misterio ilunak argitzen edota lagunei teknikak irakasten espezialista da Berta. Bai eta bere sinadura bazter guztietara zabaltzen ere: BB.

Argitaletxea: Erein

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 68