BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Jende likidoa

Arrien, Nerea

Itsas mitologiatik urrun dabiltzan uretan aurki ditzakezu. Ahab kapitaina eta Moby Dicken epikaren ifrentzuan. Txitxarro arruntaren edota zilar arrain ziztrinaren parean. Uraren zikloaren tangentetik alde egin nahiko lukete baina arrainontzi borobilean bueltaka lotu diren arrainak dira. Lixibaz betetako balde batean, izara zikinetako fluido lirdingatsuetan, harraska buxatuan, herdoildutako hoditeriako istilean… hortxe dituzu; egunerokotasun petralean, maitasun likidoaren menean edota lurruntzen diren ametsetan.Ana eta Jon, eskualidoa frenesian, arrain-saltzailea eta buzoa, ekaitzen izenak dituzten andreak, bebarru garbitzaileak, mapa tatuatua duen labarretako arkitektoa, idazlea eta Gari Drake, Mai Elkano… Ur txikitan azalduta erdi maila likidoaren ur handiak.Herratu, zalantzati, helduleku fermurik gabe alderrai dabilen gizarte likido baten marea da jende likidoa. Tantaka, ipuinez ipuin, itsaso garaikidea osotzen duena. Marinel, portu zahar eta arrainen unibertso mitologikoek Baumanen postulatuekin bat egiten duten istorio bustiak dituzue hauek. Lurrundutako jendea edota, jende eferbeszentearen garaira heldu baino lehen, likidoa izan den denbora bateko lekukotasuna.

Argitaletxea: Erein

Generoa: Ipuina

Orri kopurua: 192

Albistea: Disolbatzen ari den garai baten fikzioak

Kritika: Jende (h)ura

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.