BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Ezberdina bezain gozoa

Kazabon, Antton

Adina: 14 urtetik aurrera.

Gaia: Bikote gazte baten amodioarekiko ikuspuntu ezberdinak. Harreman toxikoa.

Girotzea: Euskal Herriko herri bat (eskola, patioa, parkea...).

Laburpena: Maitasun kontuak beti izaten dira emozioz koloreztatuak, arriskuz beteak, irristakorrak, kontraesanez kargatuak. Baina batez ere sentimenduz eta emozioz jantziak. Maiteminak jotzen gaituenean ez dugu geure burua kontrolatzen, zoramenezko haizeak jotzen gaitu, askotan geure burua galtzeraino, erabat itsutzeraino. Horregatik diogu arriskutsua dela, irristakorra dela. Maiteminez itsututa gaudenean, ez garelako errealitateaz jabetzeko gai. Eta zenbaitetan ikusten ez dugun errealitate horrek ohartzerako hondamendira garamatza. Eskerrak gehienetan hor dauden gure lagunak, hor dagoen egiatan maite gaituen norbait, beranduegi baino lehen hondamendi horretatik erreskatatzeko.

Nabarmentzeko alderdiak:

Sustatzen diren balioak: Autoestimua, maitasuna, autonomia, emozioak ulertzea, nork bere burua gainditzea, adiskidetasuna, familia, bizikidetasuna, gatazken konponketa.

Argitaletxea: Ibaizabal

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 104